Entzuten jakiteak inportantea da guztiaz konturatzeko, ikastolan arreta mantentzeko, gure gustuko musika entzuteko. Informazioa jasotzeko abantaila bat da. Komunikatzeko behar dugu ere, horrela giroa hobetzen da eta adiskidetasun gehiago dakarki, gatazka gutxiago ekartzen ditu.
Entzuten ez duenak ezingo du musika entzun, ezingo dute ikasgelan arreta mantendu. Gaizki ulertzea, eta horrek gatazka asko ekartzen ditu. Informaziorik gabe gelditzen da, ezingo du lanbide munduan sartu eta denbora galtze galanta dakarki.
Entzuteak garrantzi asko du, komunikatzeko behar dugu ere jendeak zer esaten digun jakiteko, ikastolan arreta mantentzeko. Entzunez gero gatazka gutxiago egongo dira. Horren ondorioz adiskidetasun gehiago egongo da eta giroa hobetuko da. Norberaren autoestiman garrantzia du, besteek entzuten badigute hobeto sentitzen gera eta guk besteei berdin entzunez gero beraiek ere hobeto sentituko dira.
Entzuten ez duenarentzat zaila izango da egoera hau, eta bere bizitzan zailtasun asko izango ditu. Entzuten ez duen jendeak laguntza behar du, norbait bere ondoan, bere bizitza hobeagoa izan dadin, ez entzuteak zailtasun asko ditu eta. Entzuteak garrantzi asko du komunikatzeko, entzuten ez duenak ezingo du komunikatu. Horren ondorioz ez du adiskidetasun askorik izango eta bere inguruan giro txarra izango du.
Mezua behar bezala adierazteko igorleak ondo hitzegin behar du, pazientzia eduki, poliki hitzegin eta mezua behar bezala adierazi.
Igorlearen akatsak hauek izaten dira: pazientzia ez edukitzea, mezua forma oker batez adieraztea , azkar hitzegitea,....
Mezua argi eta garbi gera dadin igorleak ondo hitzegin behar du, pazientzia eduki igorlea haserretu ez dadin, eta poliki eta ondo hitzegin ere bai. Igorlearen mezua hartzen duenak igorleari arreta mantendu beharko dio, igorleak mezua ez errepikatzeko eta horrela gatazkarik ez sortzeko.